UHARA

MAIDERSUDUPERODRIGUEZ

Sortzailea. Komunikazio aholkularia. Euskalduna.

Duela 20 urte hasi nuen nire ibilbide profesionala komunikazioarn munduan . 14 urte egin nituen telebistan, EITBn batez ere, baina baita hainbat ekoiztetxeetan eta teknologia zentro batean. Duela sei urte komunikazioari beste ate batzuk irekitzea erabaki nuen. Erakusleihoen sorkuntzan, diseinu bisualean, sare sozialen kudeaketan eta  gamifikazioa eta storytellinga bezalako komunikazio tekniketan trebatu naiz orduztik. Enpresa eta elkarte ezberdinentzat bideo sorkuntza, erakusleihogintza eta komunikazio aholkularitza lanak burutzen ditut.

Konexioa

Sortzeko grina handia daukat, sortzeak zoriontsu egiten nau. Komunikatzeko sortzen dut, eta konektatzeko komunikatu. Konexioak harremana ahalbidetzen du.

Emozioa eta musikaltasuna

Emozioa sentitu eta emozioa transmititu.

Kontsumitzailea arrazoitzeko gaitasuna duen izaki emozionala da (eta ez alderantziz).

Musikaltasuna, edertasunarekin eta estetikarekin, eta batez ere, musikarekin erlazionatzen bada ere, erraietatik ateratzen dena ere bada, arima ukitzera ere iristen dena. Ez da soilik musikaren bidez perzibitzen duguna, baizik eta literaturaren, poesiaren nahiz ikusentzunezko sorkuntzen bidez ere jasotzen duguna.

Arimadun komunikazioa eta marketina.

Erabakitasuna eta praktikotasuna

Komunikazio behar zehatz eta puntualei erantzuteaz gain, planteamendu berriak egin eta egon litezkeen arazoak identifikatzeko gaitasuna daukat. Lan estrategikoagoa egitea dut nahiago, bezeroarekin gehiago konektatuz.

Elkarrekin lan egin, elkarrengandik ikasi eta sortu.

Komunitatearekin konektatzeko laguntza behar duten enpresa, erakunde eta elkarteekin lan egitea da nire xedea, elkarrengandik ikasi eta marka posizionamendua hobetzen laguntzeko komunikazio egokia sortzea, alegia. Kanpo eta barne komunikazioa. Kanpora begirako komunikazioa bezain garrantzitsua baita barne komunikazioa.