lanak

 

BEZEROAK

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

ERAKUNDE PUBLIKOAK

Urola Garaiko Garapenerako Agentziarekin elkarlana

-Urola Garaiko Ekintzailetzari ikusgarritasuna eta balioa emateko kanpaina. Kanpaina sortu, garatu eta gauzatu.

-Lan orientazioa eta enplegua arloak kudeatzen duen Urola Gariko HAZILAN programaren kanpainak. Kanpaina sortu, garatu eta gauzatu.

-UGGASAko web orriaren berritzearen gidaritza

-Web orriko edukiak sortu eta kudeatu

-Sare sozialak

-Komunikabideekin harremana

ENPRESAK

Marka irudia eta posizionamendua hobetzeko lanketak egin, estrategiak garatu, gauzatu eta komunikazio kanalak kudeatu (komunikazio planak, kanpainak, sareen kudeaketa, ikusentzunezkoen sorkuntza, etab.)

DENDA TXIKIAK

Marka irudia sortu. Komunikazioa aztertu eta landu.

Markaren kultura eta filosofia transmititu eta posizionamendua indartu.

EMOZIOEKIN konektatzen duten proiektuak.

Emozioek sentiarazten dute, eta sentimenduek eragiten dituzte ekintzak.

•Erakusleihoen sorkuntza


Erakusleihoen funtzioa:

-Ikusarazi eta bereizi

-Negozioaren posizionamendua agerrarazi

-Markaren kultura eta filosofia transmititu

-Komunikazio argia eta sinesgarria erabili

-Izan litezkeen bezeroak hurbilarazi

-Barrura sartzea bultzatu

-Erosketa erabakian eragin


•2019 Udazkena, Julita mertzeria

eskaparatea_udazken koloretan

Udazken koloretan murgiltzeko begiratokia da gure erakusleiho berria. Kolore biziak udaberrirako eta udarako ez ezik udazkenerako ere badirela aldarrikatu nahi dugu. Zure sormenari lekua egingo dio udazkenak ere. Zatoz!

Udazkeneko betiko koloreetatik aldendu eta beste kolore batzuei ere bidea egin behar zaiela aldarrikatzeko. Udazkena ere bizia eta zirraragarria izan daitekeelako.

2019 Udaberria, Julita mertzeria

haize errotak erakusleihoak

biak

Haizeberritu ditugu dendako apalak eta erakusleihoak.

Udaberriko haizeak kotoiaren freskotasuna, arintasuna eta kolorea ekarri dizkigu.


2019 Korrika 21, Julita Mertzeria

biak

Hasi da 21. #Korrika #Gares en! Euskararen alde umore onez, egin dantza, egin irri, egin korrika! #Klika ! #KlikaKorrika

Gure kotoiek eta galtzerdiek egin diote #klikaeuskarari !

Helburua, beste behin ere, Julita Mertzeriako baloreak adieraztea izan da. Bere inguruko errealitatearekiko duen lotura eta konpromisoa erakutsiz.


2018-2019 Eguberria, Julita Mertzeria

facebook bi eskaparateak

Mari Domingi eta eguzkia dira protagonistak. Gure Mari Domingi eguberrien iragarlea da Olentzerorekin batera. Julitako lagunen artean sortu dugu eta urte eta eguzki berria ospatzera etorri da!

Eguzki berriak biziberritu eta indartu egiten gaitu eta Mari Domingik mezu hori dakarkigu. Gure artean badaude asko! Eskerrik asko Mari Domingi guztioi! Ana, Sorkunde, Marta, Izaskun, Ane Miren, Elene, Ander, Martin, Iste, Ane, Nile, Eneko, Nerea, Maider… eta Julita osatzen duten gainerako guztioi!

Milesker egunero egunero eguzki berria dakarzuenoi!

Asmoa, Mari Domingiren figura ahalduntzearekin eta indartzearekin batera Julita Mertzeriaren atzean eta inguruan ibili den jendea (batez ere emakumeak) omentzea izan da, eta bide batez, euren lana, lan handia, eskertzea. Talde lana sortzea izan da helburua eta lortu dugu!

Gainera Urretxu eta Zumarragako Udalek antolatutako Gabonetako Erakusleiho Leihaketaren 2. saria eskuratu dugu!


2017-2018 Eguberria, Julita mertzeria

bi eskaparatek

Erakusleihoaren helburua, urte guztian zehar Julita mertzeriarengan izan duten konfiantzaren truke, bezero direnei bereziki, baina baita herritar orori ere,  eskertza adieraztea izan da.

Hiru elementutan oinarritzen da bi erakusleihoek osatzen duten konposizioa: bihotza, argia eta etxea.

Bihotza, lehen aipatu bezala, Julitak maitasunez egiten duen eskertzaren adierazlea da. Eta bide batez, bezeroei opa dietena eta lau haizetara zabaldu nahi dutena: maitasuna, errespetua eta onarpena.

Argia, sua eta eguzkiaren adierazle gisa ulertua. Garai batean abenduko solstizioan Eguzkiaren itzulera ospatzen zen: egun horretatik aurrera, egunak luzatzen hasten ziren. Eguzkia ilunpeari nagusitu egin zitzaiola uste zuten antzinakoek, eta suak pizten zituzten hori ospatzeko.

Neguko solstizioan egunak berriz hasten zirela ospatzen zen. Denbora berritu egiten zen eta oraindik ere, berritzen da (eguberriak, egun berriak).

Argiarekin jolastu da. Argiarekin, zeharrargiarekin eta argiaren islarekin.

islada urdina espaloian

Etxea, azkenik, elkartzen gaituen bilgune baten adierazle. Elkarrekin bidea egiten dugulako, partekatuz eta elkarrengandik ikasiz.

Neguko eguraldi txarra zela eta, bertan behera utzi behar izaten ziren, antzina, kanpoko lanik gehienak. Gerrak ere eten egiten ziren. Lan ezak eta argitasun ezak etxe barruan gehiago egotera behartzen zuten jendea. Giro aproposa, bada, eguzkiaren eta suaren inguruan errituak egiteko, horien bidez nabarmentzen baita Etxearen indarra.

Erakunde iraunkorra du etxea euskal kulturak. Gizakiak, animaliak eta landareak jaio eta hil egiten dira; Etxeak, ordea, hor jarraitzen du.

leihotik begiratuta


Beste erakusleiho batzuk:

konposizioa1b

konposizioa2b

konposizioa3b



•Sare sozialetarako argazkiak (Julita Mertzeria)

1 detallea mataza

2 hariak

argikin

botoiak detalle

1 bodegoi zenitala

konposizioa5



•Komunikazio esku hartze proposamena

Denda txikietako kontsumoa sustatzeko esku hartze proposamen komunikatiboa:

URRETXUKO ETA ZUMARRAGAKO DENDA TXIKIEN KONTSUMOA SUSTATZEKO ESKU HARTZE PROPOSAMENA Aholkularitza proiektua



•Ekitaldien antolaketa

josiz2019_kartela

josiz 2019

josiz 2018 kartela_urretxukin

josiz 2018

kartela

josiz2017



•Dendariei formazioa

(Txostenak gaztelaniaz daude formazioa hala eskatu zidatelako).

VENDER MEJOR_programa+1go eguna aurkezpen formatoa

VENDER MEJOR_A4_1go eguna

VENDER MEJOR_2. eguna




MARKA AZTERKETAK ETA KOMUNIKAZIO PLANAK

Uhara Komunikazioa

Txostenak gaztelaniaz daude gainbegira ziezazkidaten behar nuen eta (euskaratzen ari naiz).

uhara descripción de marca




URRETXU ZUMARRAGA IKASTOLA

•Kilometroak 2018

Komunikazio Batzordeko kidea.

-Komunikazio ildoa definitu, landu eta bermatu

-Urteko ekitaldien plangintza osatu

-Komunikazio plan orokorra nahiz ekitaldiz ekitaldikoa burutu. Kanpo eta barne komunikazioa landu. Jaiari ahalik eta oihartzun handiena emateaz gain, komunitatearen parte hartzea bultzatu.

-Ikusentzunezko sorkuntza. Batez ere komunitatearekin konektatzeko

-Ikusentzunezko sorkuntzak




ELKARTE EZBERDINEKIN ELKARLANEAN IKUSENTZUNEZKO SORKUNTZAK

•Lekaio Kultur Elkartea

-Lurra, garia, ogia

-Animalien kontserbazioa

-Behi haziendak

-Basoko lanak

•Zaporeak proiektua “Koxk” ikusentzunezkoa.

•“Urretxuko Txistulari taldea. 50 urte”

•“Más allá del tópico” dokumentala. Xabi Zabaleta




EUSKAL IRRATI TELEBISTA

Errealizadorea saio ezberdinetan:

EITB Kultura, Bi erepidean, Implicada, Teleberri, Gaur Egun, El Punto, Hauteskundeak, Eguraldia, Ze Kosmopolita




EUROPEAN VIRTUAL ENGINEERING

-Errealitate birtuala sailaren partaide, errealizazioa, ikusentzunezko sorkuntzak, telebista automatikoak




CANAL GASTEIZ

Kontrola eta platoaren sorkuntza lan taldearen partaide, saio ezberdinetan errealizazio lanak